Aralar Abentura
Beigorri Abentura Parkea

Abentura parkea · Lekunberri

Beigorri Abentura Parkea

Tirolinak, jolasak eta desafioak Aritzaldeko haritzen artean.

2 ordu Iraupena
4 Ibilbideak
12 € / pertsona Hemendik
Mar. 28 – Aza. 1 Denboraldia

Beigorri Abentura Parkea —mitologiako jainko bat— Lekunberrin dago, Iruñea eta Donostia erdibidean, eta iberiar penintsulan eraikitako lehen abentura parkea izan zen, 2001ean. Gaur egun 4 ibilbide erabat berri ditugu (2019), bizi-lerro jarraitu eta poleadun segurtasun-sistema batez babestuta, haritz eder eta handien artean. Ibilbide eta desafio desberdinek gure gaitasun fisiko, tekniko eta emozionalak jarriko dituzte proban: oreka, koordinazio, arintasun, zehaztasun, igoera eta tirolina jolasekin.

Beigorri Abentura Parkea
01

Lau ibilbideak

Ibilbide bakoitzak euskal mitologiako izen bat darama.

Galtzagorri
~60 m · 1–1,20 m · hainbat jolas eta tirolina 1. Adin guztietarako.
Jentila
~100 m · 5–6 m · hainbat jolas eta 3 tirolina. Gutxieneko altuera: 1,40 m.
Sorgina
~140 m · 5–6 m · rokodromoa eta 3 tirolina. Gutxieneko altuera: 1,40 m.
Ortzi
~160 m · 5–6 m · rokodromoa eta 7 tirolina. Gutxieneko altuera: 1,40 m.

Altuerako ibilbideetan, 1,40 m-ra iristen ez direnak pertsona altuago eta arduratsu batekin lagunduta joan daitezke.

02

Tarifak

Tarifak
Kontzeptua Orokorra Murriztua*
Ibilbide guztiak (2 ordu) 22,00 € 20,00 €
Ibilbide bakarra (~20 min) 14,00 € 12,00 €

Prezioak pertsonako · BEZa (% 21) barne. *Tarifa murriztua (–2 € pertsonako) Lekunberrin erroldatutako pertsonentzat eta 20 lagun edo gehiagoko taldeentzat.

03

2026ko denboraldia eta ordutegia

2026ko denboraldia eta ordutegia
  • Denboraldia: 2026ko martxoaren 28tik azaroaren 1era.
  • Apirila, maiatza, ekaina, iraila eta urria: asteburuetan eta jaiegunetan.
  • Uztaila eta abuztua: asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea irekitzen dugu (astelehena eta asteartea itxita).
  • 10 lagunetik gorako taldeak: urteko edozein egunetan, aldez aurreko erreserbarekin.
  • Ordutegia: goizez 10:00–13:00 · arratsaldez 16:00–19:00.
04

Informazioa eta erreserbak

Informazioa eta erreserbak
  • Telefonoa: 689 222 475 / 621 283 429
  • Emaila: info@aralarabentura.eus / beigorrilekunberri@gmail.com / info@edplusservicios.com
Beigorri Abentura Parkea

Erreserbak

Prest abenturarako?

Idatzi edo deitu eta Aralarreko zure eguna antolatzen lagunduko dizugu. 10 lagun edo gehiagoko taldeentzako erreserbak urteko edozein egunetan.

2026ko denboraldia. Martxoaren 28tik azaroaren 1era · Goizez eta arratsaldez